Arrasateko Udalak 85.000 euro bideratu du 2021ean dirulaguntzetan gizarte arloko talde eta erakundeetara

2022/03/10
Arrasateko Udalak nabarmendu du udalerriko elkarteek, erakundeek eta GKEek lan garrantzitsua egiten dutela

Arrasateko udal gobernuak 2021eko dirulaguntza lerroen zuriketak egin berri ditu, gizarte arloko talde eta erakundeentzat eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat emandakoak, haien urteko memoriak jaso ostean. Talde bi horiek jasotako diru kopurua guztira izan da 84.981,6 euro.

2021eko martxoaren 31n GAOn argitaratu zen 2021eko dirulaguntza programatzeko deialdi irekia, eta horren barruan zegoen beren jarduera gizarte ekintzetan garatzen duten elkarteei zuzendutakoa.

Gizarte arloko taldeei dagokienez, 21.591,60 euro jaso dute. Laguntza jaso duten elkarteak: Acabe, Ademgi, Afifes, Atece, Atzegi, Atzegi (Txolarte), Fundación Síndrome de Down, Goienagusi, Harreman, Hurkoa, Iturrigorri elkarlana, Izan, MSH-AMS, Banco Alimentos de Gipuzkoa, Gautena, AECC, Ortzadar, Sarea fundazioa, Gurutze Gorria, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Inme, Adahigi, Katearen Loturak, Aspace, Alcer, Algaraklown eta Telefono Esperanza.

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakudeen kasuan, 55.300 euro jaso dute, eta onuradunak izan dira: AMSMSH, Amsogra, Garaibide, Harreman, Oscar Romero Solidaritza Batzordea, Serso San Viator, ONG taupadak, Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkartea eta Ndank Ndank.

Arrasateko Udalak nabarmendu du udalerriko elkarteek, erakundeek eta GKEek lan garrantzitsua egiten dutela, eta azpimarratu du: "Dirulaguntza hauen bidez, ahalik eta babes handiena eman gura diegu erakunde horiei, pandemiaren ondorioen eraginez une honetan zailtasun handiak dituzte-eta proiektuak eta programak garatzeko. Arrasaten, gure inguruan, egiten ari diren lana babestu eta aitortu gura dugu, baina garapen bidean dauden herrialdeetan edo eremuetan egiten ari direna ere bai, batez ere gaur egungo egoeran, eta ekintza zehatzekin egiten dugu, hain beharrezkoak diren dirulaguntzak erakunde horien esku jarriz".