Arrasateko Udalak abian jarri du turismo informazioaren web atala bere webgunean.

2019/04/12
Card image cap
Helburua da udalerriko turismo informazioa bisitariaren eskura jartzea. Informazio praktikoa topatu daiteke: zer egin, bisita gidatuak, natura bideak, ostatuak, agenda…

Hona hemen gai nagusiak: Arrasateko natura bideak eta ekintza gidatuak.

Natura bideetan topatu ditzakegu Arrasateko mendi eta auzo ibilbideak, eta bide bakoitzaren informazio praktikoa: mapak, informazio teknikoa, leku interesgarriak eta abar.

Ekintza gidatuetan, berriz, 2019rako programazioa egin da, bisita gidatuak Arrasateko alde zaharrean eta irteera gidatuak natura ingurunean.

Orain argitaratu da apiriletik uztailerako egitaraua, eta udan aterako da uztailetik abendura artekoa.

Programazio horrek hainbat ekintza eskaintzen du bisitarientzat, eta Debagoieneko eskaintza Arrasatera zabaltzen du.

Informazio osoa http://turismo.arrasate.eus helbidean.