Arrasateko udalak, Arrasateko natur bideetako hainbat puntuetan konponketak burutuko ditu

2018/11/21
Arrasateko udalak, ingurumen sailak aztertutako beharrei erantzunez eta Arrasateko natur bideak egoki mantentzeko eta balioan jartzeko helburuarekin, horietan egin beharreko zenbait konponketa esleitu berri ditu.

Arrasateko Udalak, Arrasateko natur bideetako hainbat puntuetan konponketak egingo ditu. Udalak, ingurumen sailak aztertutako beharrei erantzunez eta Arrasateko natur bideak egoki mantentzeko eta balioan jartzeko helburuarekin, horietan egin beharreko zenbait konponketa esleitu berri ditu. Lanok JAVIER BEITIA LASUENi esleitu zaizkio eta horien kostua 12.267,20 eurokoa izan da (BEZ barne). Berrituko diren bideak eta egingo diren lanak honakoak dira:

 

UDALA-BESAIDE

  • Udala-Gazeagako karobiak: Putzu guztiak saneatu eta kasu puntualetan balastoa zabaldu eta konpaktatu.
  • Gazeagako karobiak-Leteko txabola:

Putzu guztiak saneatu eta kasu puntualetan balastoa zabaldu eta konpaktatu.

Ur erreten berriak egin

ERREGEBIDE-BEDOÑA

  • Balduenpoto eta Lakre: areka garbitu
  • Ur erreten guztiak garbitu
  • Dantzaleku izeneko lekuan balastoa zabaldu
  • Dantzaleku ingurutik Kurtzetxikirako igoeran ur erretenak zabaldu

 

ARRASATE-ARANTZAZU ERROMESBIDEA

  • Ur erreten guztiak garbitu
  • Karkabak berdindu

 

ANPORRETAKO BIRA, BURDINAREN BIDEA

  • Antoniña ingurua: Putzua saneatu, balastoa zabaldu eta ondo konpaktatu.
  • Epeleko Gaina: Putzua saneatu, balastoa zabaldu eta ondo konpaktatu.
  • Itturritxipiko Gainera igoera: egurrezko mailak eraiki.

 

ARRASATEKO BIRA

  • Bankue ingurua: Putzua saneatu, balastoa zabaldu eta ondo konpaktatu.