Arrasateko udalak bere elkartasuna adierazi die EDESA INDUSTRIAL eta GEYSERREKO langileei

2018/01/09
Atzo bertan iragarri zuen CNA Group-eko zuzendaritzak bi enpresa horietako langile guztientzat, 160 pertsona, suntsitze espedientea aurkeztu zutela

Atzo bertan iragarri zuen CNA Group-eko zuzendaritzak bi enpresa horietako langile guztientzat, 160 pertsona, suntsitze espedientea aurkeztu zutela, baita Geyser-Gastech sozietatearen likidazioa ere eta gertakari horren harira, Arrasateko Udalak bere babesa eta elkartasuna adierazi die guztiei

Guzti horren inguruan, hauek dira Arrasateko Udalaren adierazpenak:

-      Arrasateko Udala ez dator bat Fagor CNA-ko zuzendaritzak hartutako erabakiarekin eta beste behin bere desadostasuna eta kezka azaltzen ditu.

-      Udalak ez du inondik inora bidezkotzat jotzen langileen kaleratzea eta horiei Udalaren babesa eta elkartasuna eskaintzen die.

-      Beste behin, egoera eta kaleratze horiei aurre egiteko garatzen diren ekimen eta ekintza ezberdinetan Euskadiko instituzio ezberdinekin elkarlanean aritzeko borondate eta konpromiso irmoa azaltzen du.