Arrasateko Udalak bere webgune berritua aurkeztu du, herritarrekiko hurbiltasuna, gardentasuna eta irisgarritasuna indartzeko
2026/09/21
Arrasateko Udalak bere webgunea berritu du, herritarrentzat argiagoa eta ulerterrezagoa izateko helburu nagusiarekin. Proiektu honek Udalaren berrikuntza teknologikoa bultzatzen du eta gobernu-taldearen apustu estrategikoa sendotzen du.
Alkate eta zinegotziekin hitzorduak eskatzeko aukera
Webgune berriaren bidez, Udalak herritarrei entzuteko eta zerbitzu publokoak gerturatzeko urratsa eman du. Horren adibide nagusia atal berriaren sarrera da, non Alkatearekin zein zinegotziekin aurrez aurreko hitzorduak eskatzeko aukera zuzena gaitu den. Kudeaketa honen garrantzia azpimarratuz, Alkateak adierazi duenez, “agintaldi hasieran Udala herritarrengana gerturatzeko konpromisoa hartu genuen, eta etengabeko bilera eskaerei erantzuten egon gara azken urte hauetan. Orain, eredu berri hori sistematizatu dugu, eta herritarrei bilerak eskatzeko erraztasunak eman diegu”.
Ulerterreza eta intuitiboa
Horrez gain, atari berriaren erabilera-esperientzia intuitiboa eta ulerterraza izateko diseinatu da. Nabigazioa azkarragoa izan dadin, sarbide zuzenak sinplifikatu dira, eta Udaleko sail ezberdinetarako zuzeneko sarbidea erraztu zaie herritarrei, sail bakoitzari ikusgarritasun handiagoa emanez. Gaur egungo erabilera-ohiturei erantzunez, formatu osoa mugikorretara eta gailu desberdinetara guztiz egokituta dago.
Udal agenda azaltzetik, herri eragileen agendari ikusgarritasuna ematera
Azkenik, herriko kultur eta gizarte jarduera sustatzeko konpromisoz, informazio-eskaintza zabaldu egin da. Orain arte atarian soilik udal agenda agertzen zen bitartean, aurrerantzean herriko eragileen agenda ere bertan ikusgai egongo da, ArrasatenTril agendaren bitartez.