Arrasateko Udalak bi ur parkeak itxi ditu astelehen arte, ur kalitatea bermatzeko

2026/07/17
Card image cap
Arrasateko Udalak jakinarazten du herriko bi ur parkeak itxita egongo direla, printzipioz, datorren astelehenera arte. Erabaki hau uraren kalitatea kontrolatzeko egiten diren ohiko analitiken ondorioz hartu da, pseudomona mailak baimendutako baloreetatik kanpo detektatu baitira.

Egoera hau zuzendu eta uraren parametroak egonkortzeko, Udalak neurri zuzentzaileak hartuko ditu datozen 2-3 egunetan, hiperklorazio prozesu bat burutuz.

Garrantzitsua da herritarrei lasaitasun mezu bat bidaltzea:

  • Oro har, uran pseudomonak egoteak ez dakar arriskurik pertsona osasuntsuentzat.
  • Hala ere, osasun ahula duten edo mediku-tratamenduan dauden pertsonak arrisku handiagoan egon daitezkeenez, prebentziozko neurri hauek funtsezkoak dira.

Udalaren helburu nagusia uraren kalitatea uneoro bermatzea da ur parkeetan, zerbitzua patogenorik gabea dela ziurtatuz.