Arrasateko Udalak dirulaguntza deialdia ireki du Leintz Eskola Kirolako programan haurren parte hartzea sustatzeko
2025/09/12
Hurrengo irailaren 15ean, astelehena, irekiko da LEK Leintz Eskola Kirola programan haurren parte hartzea sustatzea xede duen dirulaguntza lerroaren deialdia. Baldintzak betetzen dituzten familia eskatzaileek % 90eko deskontua jasoko dute matrikularen ordainketan.
Diru sarrera gordinen araberako laguntzak
Laguntza hori jasotzeko, familiek bi baldintza bete behar dituzte:
- Arrasaten bizitzea.
- Urteko gehieneko diru sarrera gordinak:
- 2 laguneko familiak: 21.200 €
- 3 laguneko familiak: 27.560 €
- 4 lagun edo gehiagoko familiak: 31.800 €
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da. Eskaerak aurkeztu daitezke on line arrasate.eus webgunean, edo aurrez-aurre BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzua).
OHARRA: Familiei gogorarazten zaie dirulaguntza hau eskatu aurretik haurrak inskribatu beharko dituztela Eskola Kirola programan. Izena emateko epea irailaren 10etik 21era bitartekoa da.
Informazio zabalagoa jasotzeko, bertaratu Gazte Bulegora (Biteri etorbidea, 3) , deitu 943 25 20 65 telefonora edo idatzi gaztebulegoa@arrasate.eus helbidera.