Arrasateko Udalak hainbat plaza hornituko ditu enplegua egonkortzeko deialdi bereziaren bidez

2023/05/04
Card image cap
Enplegua egonkortzeko deialdi bereziak eta salbuespenekoak: hainbat plaza

Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden 'ADMINISTRARI LAGUNTZAILE BI', 'KULTURA EKINTZETAKO LAGUNTZAILEA', 'PEOIA', ELEKTRIKARIA' eta 'INFORMAZIO ETA IZAPIDETZA AGENTEA' lanpostuak hornitzeko, deialdi bereziak eta salbuespenekoak egin dira iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko, 20/2021 Legearen 2.1 artikulutik eta 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik etorritakoak, behin betiko izaeraz betetzeko.

Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 29an, 246. zenbakian. Eta maiatzaren 4an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu horiek betetzeko deialdiaren iragarkia.

Izena emateko epea maiatzaren 5ean irekiko da, eta interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute ekainaren 1era arte (barne) BAZen edo udalaren webgunean.

Lan poltsak sortuko dira bakarrik oposizio-lehiaketa bidez egiten diren hautaketa prozesuetatik:

Peoia

Elektrikaria

Informazioa eta izapidetza agentea

 

Oinarri-arauak udalaren webgunean ere kontsultatu daitezke, Lan Eskaintza Publikoaren atalean