Arrasateko Udalak erizain bat kontratatuko du %50eko jardunean

2018/09/14
Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten hautagaiek LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian) eman behar dute izena

Arrasateko Udalak ERIZAIN bat kontratatuko du %50eko jardunean komodin lanak egiteko.

Lanbidera bidali dugun eskaintza-eskabidea udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

a)    Titulazio akademiko hauen jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana: Erizaintzan diplomatura edo tituluaren jabe izatea.

b)   3. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.