Arrasateko Udalak eta BAILARA Enpresa Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute.
2025/06/12
Akordioaren oinarria bi erakundeek udalerriaren garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko dituzten helburu eta interesen arteko konbergentzia da.
Hitzarmenaren xedea Udalaren eta BAILARAren arteko lankidetza da, Elkartearen 2025ko Lan Planean jasotako ekintzak egiteko.
Lankidetza-hitzarmena sinatzearen ondorioz, BAILARAk bere laguntza emango dio Arrasateko Udalari, ondorengo ekintzetan:
- Lankidetza-estrategia publikoak eta pribatuak zehazten eta aplikatzen, udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialerako.
- Udalerriaren etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiten.
- Udalerriko enpresen lehiakortasuna sustatuko duten politika publikoak egiten laguntzen, horretarako beren esperientzia eta ezagutza eskainiz.
Horrez gain, BAILARAk Arrasaten kokatutako enpresak erakartzeko ekintzak sustatzeko eta egiteko konpromisoa hartzen du, Elkartean udalerriko enpresen ordezkaritza handitzeko.
Arrasateko Udalak egindako ekarpen ekonomikoari esker, BAILARAk urrats erabakigarria egingo du Elkartearen sendotzean, eta gaur egun enpresa bazkideak erakartzeko martxan dagoen kanpainaren osagarri izango da.
BAILARA ri buruz:
BAILARA Industrial Network enpresen sektore anitzeko taldea da. Irabazi asmorik gabeko elkarte gisa, BAILARA Debagoieneko garapen sozial eta ekonomikoari laguntzeko eta elkarteko enpresen irudia eta lehiakortasuna bultzatzeko sortu da.
BAILARA Enpresa Elkarteak Debagoieneko garapen ekonomiko, sozial eta ongizateari lagundu nahi dio. Nola?
- Enpresen lehiakortasuna hobetuz.
- Marka, irudia eta eskualdeko erakargarritasuna sustatuz.
- Debagoieneko etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre eginez.
BAILARAk 2025ko ekitaldirako Lan Plana egin du bere helburu sozialaren esparruan. Plan horretan, Debagoienaren eta bere enpresen lurralde-lehiakortasuna sustatzeko jarduera-multzo bat jasotzen da.