Arrasateko Udalak `EUSKALTEGIKO IRAKASLEA` plaza bi beteko ditu behin betiko izaeraz

2025/06/27
Card image cap
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden «Euskaltegiko irakaslea» plaza bi oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

Arrasateko Udalak ‘Euskaltegiko irakaslea’ plaza bi hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa irekia bidez jabegoan betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Titulazio akademiko hauetako baten jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana: Ingeniari teknikoa, Unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikoa, hirugarren mailako lanbide heziketa, doktorea, lizentziaduna, ingeniaria edo arkitektoa, edo gradu baliokidea.
  • Euskara Hizkuntza eskakizuna: 4, derrigorrezkoa.

Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainaren 27an, 124.zenbakian eta oinarri espezifikoak 2025eko ekainaren 13an, 111. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hauek betetzeko deialdia 2025eko ekainaren 25ean argitaratu da.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute ekainaren 26etik uztailaren 23ra (biak barne) BAZen edo udal webgunean

Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.