Arrasateko Udalak Gobernu Planaren bigarren balantzea aurkeztuko die herritarrei maiatzaren 19an eta 21ean
2026/05/14
Arrasateko Udalak Gobernu Planaren bigarren balantzea aurkezteko saioak antolatu ditu datozen egunetarako. Ekimen honen helburu nagusia azken urteetan egindako lanen errepasoa egitea eta Planaren betetze maila herritarrei zuzenean ezagutzera ematea da.
Agintaldi hasieran iragarri zuen bezala, Udalaren asmoa da Gobernu Plana etengabeko ebaluazio tresna izatea, bai herritarrentzat eta baita gobernuarentzat ere. Gardentasun ariketa honen bidez, Udalak kudeaketaren balantzea herritarrekin batera egin nahi du.
Saioak eta edukia
Aurkezpen saioetan alkateak eta Udal Gobernuko kideek parte hartuko dute. Planaren egoera orokorra azaltzeaz gain, herriko hainbat proiektu estrategikoren inguruko informazio zehatza elkarbanatuko da. Gainera, saio bakoitzaren amaieran, herritarrek euren zalantzak argitzeko eta galderak egiteko tartea izango dute.
Guztira bi hitzordu lotu dira, biak 18:30etik 20:00etara bitartean:
- Maiatzak 19, asteartea: Etxaluze (San Andres).
- Maiatzak 21, osteguna: Musakolako jubilatuen etxean.
Hitzorduak auzo horietan izan arren, saioak arrasatear orori irekiak daude. Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera, elkarrekin herriaren etorkizuneko proiektuak aztertu eta partekatzeko.
