Arrasateko Udalak gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu haurren eta nerabeen heziketaren inguruko gaiak lantzeko
2026/01/28
Arrasateko Udalak, familien beharrei erantzuteko asmoz, gurasoentzako hitzaldi eta tailer sorta zabala antolatu du 2026ko otsaila eta maiatza bitartean. Ekimenaren helburua da haurren eta nerabeen garapen emozionala, autoestimua eta familia barruko harremanak indartzea, baita nerabezaroa ulertzeko tresnak eskaintzea ere.
Gurasoentzako bi tailer, haurren adinaren araberakoak
Programak bi ibilbide nagusi izango ditu, adin tarteen arabera antolatuta. Batetik, 6 eta 11 urte bitarteko haurren gurasoentzat, eta, bestea 12 eta 16 urte bitarteko nerabeen familientzat. Ikastaroetan honako edukiak landuko dira, besteak beste: arauak eta mugak ezartzea, gatazken kudeaketa, pantailen erabilera, komunikazio eraginkorra, autoestimua indartzea, emozioen kudeaketa eta eguneroko errutinen antolaketa, baita haurrekin harremanak sendotzeko estrategiak ere.
- Harremanak, autoestimua eta haurren bidelaguntza emozionala familian
- Hartzaileak: 6–11 urte bitarteko haurren gurasoak
- Saio kopurua: 6 saio
- Eguna: Eguenak (otsailak 12 eta 26; martxoak 12, eta 26; apirilak 16 eta 30)
- Ordutegia: 17:30-19:30
- Lekua: Kulturate, Loramendi gela
- Dinamizatzailea: Leyre Cano Chocarro
- Nerabezaroa ulertzeko gakoak
- Hartzaileak: 12–16 urte bitarteko nerabeen gurasoak
- Saio kopurua: 8 saio
- Eguna: Eguaztenak (otsailak 4 eta 18; martxoak 4, 11 eta 25; apirilak 15 eta 29; maiatzak 13)
- Ordutegia: 18:00–20:00
- Lekua: Kulturate, Garibai gela
- Dinamizatzailea: AGIPAD
Tailerretan parte hartzeko izena eman beharko da izenemateak.arrasate.eus webgunean edo 943252000 telefonora deituz.
Hitzaldi sorta zabala
Horrez gain, hitzaldi irekiak ere eskainiko dira gai zehatzak lantzeko, hala nola drogen kontsumoaren prebentzioa familian, haurren eta nerabeen sexualitate-hezkuntza edo munduan digitalean heztearen erronkak, osasun digital eta emozionala bermatuz. Hitzaldi horiek aditu ezberdinek eskainiko dituzte. Hona hemen hitzaldiak:
Drogen kontsumoaren prebentzioa familiatik
- Data: Otsailak 10, astelehena
- Hartzaileak: 12–16 urte bitarteko haurren eta nerabeen familiak
- Hizlariak: Garaia Osasunerako Sustapena. Ixone Akarregi eta Ainhoa Lauzirika
- Lekua eta ordua: Kulturate, 18:00
Haurrak eta nerabeak mundu digitalean heztearen erronka, osasun digital eta emozionala bermatuz
- Data: Otsailak 12, osteguna
- Hartzaileak: 0–16 urte
- Hizlaria: Maitane Ormazabal, psikologoa
- Lekua eta ordua: Kulturate, 18:00
Haurren sexualitate-hezkuntzan laguntzea: familientzako gakoak
- Data: Martxoak 23, astelehena
- Hartzaileak: 0–12 urte
- Hizlariak: Arrasateko Sexologia Zerbitzua
- Lekua eta ordua: Kulturate, 18:00
Nerabeekin sexualitateaz hitz egiten: familiak bidelagun gisa hezteko gakoak
- Data: Martxoak 30, astelehena
- Hartzaileak: 12–16 urte
- Hizlariak: Arrasateko Sexologia Zerbitzua
- Lekua eta ordua: Kulturate, 18:00
Familiei parte hartzera gonbidapena
Arrasateko Udalak herriko familiei parte hartzera gonbidapena egiten die, hezkuntza emozionala eta familia barruko ongizatea elkarrekin lantzeko aukera paregabea baita egitasmo hau.