Arrasateko Udalak ez die kobratuko ur eta zabor tasa herriko ostalariei

2020/11/13
Card image cap
Covid-19ak eragindako positibo kopuruak gora egin du azken asteetan, eta birusaren eragina mugatzeko neurriek zuzenean eragiten die merkatari, ostalari eta zerbitzuei. Covid-19aren kasuen gorakada dela eta, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua eman du, zeinak ostalaritza establezimenduen itxiera ezartzen duen 30 egunez.

Arrasateko Udalak, jakitun izanik ostalaritza bizitzen ari den une zaila eta kontuan hartuta herriarentzat balio handiko sektorea dela, udalak hainbat neurri berri hartu ditu bere eskumenen barruan:

  • Azken hiruhilekoaren ur tasaren zati finkoa ez da kobratuko, hau da, urrikoa, azarokoa eta abendukoa.
  • Zaborraren tasari dagokionez, azken bi hilabeteei dagokien tasa ez da kobratuko, azarokoa eta abendukoa, hain zuzen ere.

Jada aurretiaz, Arrasateko Udalak, Suspertze Planaren barruan, maiatzean ezarria, hobariak eman zituen 2020ko lehen sei hileko zabor tasan eta ur tasan. Era berean, terrazei dagokienez, 6 hileko hobaria egokitu zen. Neurri horrekin 656 negozio lagundu ziren, 330.000 euroko balioaz.