Arrasateko Udalak hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu gurasoentzat

2024/01/16
Card image cap
Argazkia: Pexels, Santiago Antunez
Formakuntza saioak urtarril eta maiatz bitartean izango dira, eta horietan parte hartzeko, izena eman beharko da.

Arrasateko Udalak hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu haurren eta nerabeen heziketari begira. Gurasoentzat bideratutako formakuntza horien helburua da seme-alaben heziketaren inguruan hausnartzea, eta gurasoei gune batzuk eskaintzea egunerokotasunean sortzen zaizkien kezkak eta zailtasunak konpartitzeko.

Guztira, 3 hitzaldi eta 5 tailer antolatu dira, horietako batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren “TREBA Gurasoak” egitarauarekin elkarlanean.

Hitzaldiak, ezagutza handitzeko

Hiru hitzaldi antolatu dira otsailetik maiatzera bitarte, osasun mentala, menpekotasunaren eta sexualitatearen inguruan ezagutza hobetu eta hausnartzeko. Hitzaldi guztiak Kulturaten izango dira, 18:00etan. Honako hiru hitzaldi hauek eskainiko dira:

Hitzaldia

Eguna

Hizlaria

Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?

Otsailaren 6an,  martitzena

Jessica Rodriguez

Osasun mentala eta nerabeak

Otsailaren 26an,  astelehena

Estibaliz Ansotegi

Familian sexualitateaz hitz egiten

Apirilaren 30ean, martitzena(12- 16 urte)

Udal sexologia zerbitzua

Maiatzaren 7an, martitzena (0-5 urte)

Maiatzaren 14ean, martitzena (6-12 urte)

 

Tailerrak, heziketarako tresnak

Guztira 5 tailer emango dira, eta horiek banatuta egongo dira seme-alaben adinaren araberako gurasoentzat. Tailer guztien helburua da gurasoei baliabideak ematea seme-alabak hezitzeko, ikuspegi praktiko batetik. Honako tailer hauek antolatu dira urtarril eta martxo bitartean:

Tailerrak

Adin tartea

Hasiera eguna

Hizlaria

Haurrentzako lehen sorospen tailerra

0-12 urte

Martxoaren 6an eta 13an

2 saio eguaztenetan

18:00-20:00

Gurutze Gorria

Haziera eta haur masaje tailerra

0-2 urte

Urtarrilaren 31n

5 saio eguaztenetan

10:00-11:30 Txikitxokoan

Itziar Rosado Jon Urdineta

Bizipen tailerrak:

●     Arizmendi ikastolan Olarte gunean

 

 

●     Arrasate herri eskolan Erguin eraikinean

3-6 urte

 

Otsailaren 19an

       4 saio astelehenetan

       17:00-19:00

 

Otsailaren 21ean

        4 saio eguaztenetan

        17:00-19:00

Itziar Rosado Jon Urdineta

Adimen emozionala, egunerokorako gako eta baliabide praktikoak

5-9 urte

Otsailaren 1ean

6 saio eguenetan

17:30-19:30

Leyre Cano Chocarro

Gure nerabeei laguntzen gutaz ahaztu gabe

12-16 urte

Otsailaren 6an

8 saio martitzenetan

18:00-20:00

AGIPAD elkartea

 

Izen ematea, beharrezkoa

Hitzaldietan eta tailerretan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Modu horretan, aukera izango da asistentziak neurtzeko eta tailerrak prestatzeko. Tailerretan plaza mugatuak izango dira.

Izena eman ahal izango da BAZen, arrasate.eus-en webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakian.