Arrasateko Udalak Injineru Elektriko Teknikoa kontratatuko du aldi baterako ezintasuna ordezteko

2025/09/29
Card image cap
Izen ematea zuzenean Lanbideko webgunetik egin behar da. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 29tik urriaren 6arte (biak barne).

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat deitu du presazko izaeraz, Injineru Elektriko Teknikoa kontratatzeko, aldi baterako ezintasuna ordezteko.

Hautagaiek Ingeniaritzako gradua/lizentziatura izan beharko dute, eta euskararen ezagutza frogatu beharko dute C2 edo 4 HE agiri bidez.

Hautaketa prozesua nola egingo den hemen ikus daiteke.