Arrasateko Udalak Kirol Plan Estrategikoa aurkeztu du

2018/04/13
Card image cap
Udalak kirol arloko erabakiak hartzeko tresna berria izango du, eta herriko kirolari eta kluben aspaldiko eskaera bati erantzungo dio

Kirol eskaintzei buruzko diagnostikoa egin eta, hainbat aspektu aztertu dira: herriko klub kopurua, herrian antolatzen diren kirol ekintzak, kiroldegiko eskaintza eta erabilera kopurua, kirola eta genero ikuspegia...

Diagnostikoa bukatu ostean, parte hartze prozesu bat egon da, 332 ekarpen jasoz. Behin prozesu hau amaituta talde eragilea osatu zen. 4 bilera egin ditu talde eragileak, eta 35 proiektuko plana zehaztu du.

Plan osoa hemen eskuragarri.