Arrasateko udalak lehen ZERBITZU GUTUNA argitaratu du
2014/01/15
Hilabetetako lanari amaiera emanez, argitaratu da dagoenekoz BAZeko ZERBITZU GUTUNA.
Zerbitzuen Gutunak zerbitzu publikoei buruz informazioa emateko Agiriak dira eta horien bitartez, herritarren zerbitzuarekiko eskubideak bermatzeaz gain, kalitatearen kultura sustatu nahi izaten da, betebeharreko konpromesuak ezarriz.
BAZeko Zerbitzu Gutunak, zehazki, informazio erabilgarria jasotzeaz gain (ordutegiak, telefonoa, helbidea eta abar), bulegoan kudeatzen diren tramite nagusien zerrenda xehatua ere ematen du. Horrez gain, BAZek hartzen dituen kalitateko konpromisoak eta ezarrita dauden jarraipen eta jarduera adierazleak ere erakusten ditu.
BAZeko Zerbitzu Gutuna udaletxeko Harreran eta BAZen bertan egongo da, herritarren eskura. Udal webgunean ere ikusgai izango da, helbide honetan: