Arrasateko Udalak lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatzeko kontsulta publikoa abiatu du
2026/10/28
Arrasateko Udalak lokala etxebizitza bihurtzea arautzen duen udal ordenantza berraztertu eta aldatzeko aurretiko kontsulta publikoa abiatu du. Etxebizitzaren arloko legediaren aldaketetara eta Arrasatek eremu tentsionatu gisa duen izendapenera egokitu nahi du araudia, herriko etxebizitza-eskaintza ahalik eta gehien zabaltzeko.
Proposamenak azaroaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira partaidetza.arrasate.eus webgunearen bidez edo BAZera gerturatuz.
Kontsulta amaitutakoan, jasotako ekarpenak aztertu eta ordenantzaren testu berria landuko da. Ondoren, Udalbatzak hasierako onespena eman beharko dio, eta testua jendaurrean jarriko da hurrengo 30 egun balioduneko epean, herritarrek, erakundeek eta elkarteek alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beraz, prozesuan parte hartzeko bi aukera izango dira: egungo kontsulta publikoa eta, aurrerago, ordenantzaren testu berria jendaurrean jartzen denean.