Arrasateko Udalak Monterron parkea eta Garagartzako ortuetako eremua itxi ditu, koronabirusaren hedapena gutxitzeko

2020/04/03
Card image cap
Udaltzaingoaren proposamenez hartu da erabakia, ikusirik bi gune hauetan herritar gehiegi zebiltzala eta osasun gomendioak ez zirela betetzen.

Arrasateko Udalak Monterron parkea eta Garagartzako ortuetako eremua aldi baterako ixtea erabaki du. Erabakia hartu da herritarren segurtasuna bermatzeko, koronabirusaren hedapena murrizteko asmoz, Udaltzaingoaren proposamenez, ikusirik bi gune hauetan herritar gehiegi zebiltzala eta osasun gomendioak ez zirela betetzen.

Ezinbesteko da, kontaktua ahalik eta gehien murriztu, eta gutxieneko 1,5 metroko distantzia mantentzea, koronabirusaz kutsatua izatea ekidin eta bere hedapena saihesteko.  

Udala telematikoki artatzen ari da 010 / 943 25 20 00 telefonoan eta baz@arrasate.eus helbidean.