Arrasateko Udalak Parte Hartze Ordenantza idazteko legeak aurreikusitako prozedura abiatu du aurretiazko kontsulta publikoarekin

2026/10/07
Kontsulta publiko honetan herritarrek beraien ekarpenak egin ditzakete urriaren 13ra arte. Dena den, datozen hilabeteetan, herritarrei irekita egongo diren hainbat parte hartze saio burutuko ditu Udalak, ordenantzaren zirriborroa aurkeztearekin batera, ekarpen berriak egin ahal izateko. Arrasatek lehen aldiz izango du herritarren zein elkarteen partaidetza modu ireki, koordinatu eta bateratuan arautuko duen ordenantza bat.
Arrasateko Udalak Parte Hartze Ordenantza idazteko legeak aurreikusitako prozedura abiatu du aurretiazko kontsulta publikoarekin

Arrasateko Udalak Herritarren Partaidetza Arautuko duen Ordenantza idazteko aurretiazko kontsulta publikoaren prozesua abian jarri du. Urratsez urrats, lehen aldiz eratuko da udalerrian arlo hau erregulatuko duen araudi propio bat.

Parte hartzea erraztu eta arautzeko urratsa

2016an egindako lanketa berezi batean agerian geratu zen ordenantza hau sortzeko beharra, Arrasaten parte-hartze irizpide batzuk izan arren, gaur gaurkoz ez baitago horiek erregulatzen dituen testu arauturikez. Ekimen honek bat egiten du 2026ko maiatzaren 14ko Euskadiko Gardentasun Legearekin (3/2026 Legea), zeinaren helburu nagusietako bat baita gizarteak erabaki publiko zein politikoen diseinuan eta ebaluazioan parte hartzeko eskubidea bermatzea.

Ordenantza berriaren helburu nagusia da Arrasateko herritar, erakunde eta elkarteen parte hartzea modu ireki, koordinatu eta bateratuan arautzea zein erraztea, herritarren iritziak eta erabakiak modu zabalean ezagutu eta bideratzeko.

Kontsulta publikorako epea urriaren 13ra arte luzatu da

Herritarrek beren ekarpenak eta proposamenak helarazteko kontsulta publikoaren epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik, arrasatearrei parte hartzeko aukera bermatzeko asmoz.

Herritarrek, elkarteek edota erakundek bi bide hauetako baten bidez aurkez ditzakete beren ekarpenak:

Behin aurretiazko kontsulta amaituta, eta datozen hilabeteetan zehar, Arrasateko Udalak hainbat bilera ireki egingo ditu ordenantzaren zirriborroa aurkeztuz, eta honi ekarpenak egiteko aukera berriak zabalduz.