Arrasateko Udalak ur parkeen itxiera atzeratu du datorren asterako aurreikusitako beroaldiengatik

2026/09/17
Ur parkeak zabalik mantenduko dira hilabete amaierara arte gehienez ere, edota aurreikusitako beroaldiak amaitu arte. Aste honetan hasi dira kirol ikastaroak Udal Kiroldegietan, eta oraindik ere plaza batzuk geratzen dira hainbat ikastarotan.
Arrasateko Udalak ur parkeen itxiera atzeratu du datorren asterako aurreikusitako beroaldiengatik

Arrasateko Udalak jakinarazi du ur parkeen itxiera atzeratzea erabaki duela, datorren asterako iragarrita dauden beroaldiei erantzuteko eta herritarrei freskatzeko aukera eskaintzen jarraitzeko.

Egutegiaren arabera astelehenean ixtekoak ziren ur txorrotak, baina datozen egunetan Euskalmetek iragarri dituen beroaldiak direla medio, itxiera data atzeratzea erabaki du Udalak. Hasiera batean ezarritako data atzeratuta, instalazio hauek zabalik jarraituko dute gehienez ere hilabete amaierara arte, edota aurreikusi diren beroaldiak igaro edota amaitu arte.

Kirol ikastaroetan hainbat plaza libre

Aste honetan hasi dituzte Udal Kiroldegietako kirol ikastaroak, eta hainbat ikastarok plaza libreak dituzte. Honako ikastaro eta ordutegietan daude plazak:

 

IKASTAROA

EGUNAK

ORDUTEGIA

PLAZAK

ESKALADA GAZTE

Astelehena

18:30

4 plaza

ESKALADA TXIKI

Astelehena

17:30

2 plaza

FULL FITNESS

Asteartea/Osteguna

17:00

9 plaza

FULL FITNESS

Asteartea/Osteguna

19:30

3 plaza

FULL FITNESS

Astelehena/Asteazkena

19:30

4 plaza

HIPOPRESIBOAK

Asteazkena

17:15 - 18:15

4 plaza

HIT-TRX

Astelehena/Asteazkena

18:30

2 plaza

KROSFIT GAZTEAK

Larunbata

17:30 - 18:30

6 plaza

K-STRETCH

Asteartea

17:30 - 18:30

5 plaza

K-STRETCH UARKA

Osteguna

17:15 - 18:15

2 plaza

K-STRETCH UARKA

Astelehena

18:00 - 19:00

2 plaza

K-STRETCH UARKA

Asteazkena

10:30 - 11:30

1 plaza

K-STRETCH UARKA

Asteazkena

06:30 - 07:30

1 plaza

PILATES

Astelehena/Asteazkena

15:00 - 16:00

4 plaza

SPINNING

Astelehena/Asteazkena

17:30 - 18:30

4 plaza

SPINNING

Astelehena/Asteazkena

19:30 - 20:30

9 plaza

SPINNING

Asteartea/Osteguna

09:15 - 10:15

5 plaza

SPINNING

Asteartea/Osteguna

17:30 - 18:30

6 plaza

SPINNING

Astelehena/Asteazkena

18:30 - 19:30

2 plaza

TOTAL TRAINING

Astelehena/Asteazkena

09:30 - 10:30

9 plaza

AQUAGYM

Astelehena/Asteazkena

20:15 - 21:00

3 plaza