Arrasateko Udalak Vasco-Navarro bide berdearen seinaleak berrituko ditu
Arrasateko Udalak Vasco-Navarro bide berdea sustatuko du turismo, kultura eta identitate elementu gisa, eta Arrasateko zatiaren seinaleak berritu. Proiektuaren helburua da Euskal Herriko bide berdeak Arrasate parean egiten duen ibilbidea behar bezala seinaleztatzea, norabide seinaleak eta jarraipena egiteko balizak dituzten zutoinak jarriz.
Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, arrasatearraren zatiaren seinaleztapen osoa berrituko du, eta erakargarri egin eta irisgarri bihurtu.
Udalak 12.033,00 euro inbertituko du, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. Seinale berriak bat egiten du Arabako bide zatiaren seinaleekin, seinaleztatzeko ezinbesteko elementuak barne hartzen baititu, hala nola norabide seinaleak dituzten zutoinak (18 guztira) eta jarraipen balizak (5).
Udalak Aisia Events SLU enpresaren aholkularitzarekin egin du proiektua, eta, aurreikuspenen arabera, otsailaren amaieran hasiko dira lanean seinaleak egokitzeko, eta martxoaren amaierarako egongo dira erabilgarri.
Vasco-Navarro trenbide zaharraren bide berdea 123,5 km luze da, 7 kilometro Arrasateko eremuan. Inguruko luzeenetakoa da, eta geroago eta herritar eta bisitari gehiago erakartzen ari da, oinez edo bizikletaz ibiltzeko.
Udalak uste du seinaleztatzearen hobetze horrek bide berdearen azpiegitura indartzea ekarriko duela. Azpiegitura horrek zerbitzua ematen dio geroago eta txirrindulari eta ibiltari gehiagori, Debagoieneko eskualdean zehar eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen barruan, bai eta Vasco-Navarroko bide berdearen ibilbide osoan ere, Lizarra eta Bergara lotzen baititu.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Aukeratu zure botoaren bidez 2022ko Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbidearen Saria 2022/06/06
- Arrasateko Udalak eta Real Sociedad Fundazioak Walking Football proiektua jarri dute martxan elkarlanean 2022/03/14
- Arrasateko Udalak 40 haurren parte hartzea lagundu du Eskola Kirolean dirulaguntza bidez 2022/02/22
- Arrasateko Kirol Zerbitzuak ate irekien saio batzuk antolatu ditu Hipopresibo eta Matrogym ikastaroen berri emateko 2022/01/27
Turismoa
- Uda honetan, asteburu guztietan bisita gidatuak eta mendiko ibilbideak Arrasate ezagutzeko 2022/06/29
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22
- Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean 2022/06/10
- Uda iritsi da Arrasatera 2022/06/02
Ingurumena
- “Zaborra gehiegi, kalte larregi” kanpainako irabazleak 2022/06/17
- Herri jasangarri baten aldeko ideiak Udaleko Osoko Bilkuran 2022/06/15
- Maiatzetik aurrera eman ahalko da izena Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban 2022/04/08
- Uribe eta Uribarri auzoetako aire kalitatea aztertzeko neurgailu bat jartzeko eskaera luzatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari 2022/03/24