Arrasateko Udalaren Next Generation funts europarretan milioi 1 euroko eskaera onartu da

2022/02/03
Europako funtsak lortu dituen 5 udalerrietako bat da Arrasate, Getxorekin, Hernanirekin, Eibarrekin eta Donostiarekin batera.

BOEk Next Generation funtsen jaulkipen-baxuko deialdiko laguntzak emateko prozeduran onartutako eskabideen behin betiko zerrenda argitaratu du. Arrasateko Udalak ia milioi 1 euro eskatu zituen Ekobulebarreko, Araba Etorbidea eta Foruen Plaza bidegorriko eta Santa Teresako etorkizuneko igogailuetako obren zati bat ordaintzeko. Proiektu horien helburua oinezkoak eta bizikleten erabilera sustatzea da, ibilgailu pribatuaren erabilera gutxituz, udalerriko CO2 emisioak murrizteko helburuarekin.

Proiektuek 4.233.020 euroko balioa dute, eta funtsen eskaera 993.285 eurokoa izan da, mugikortasun iraunkorrean oinarritutako plan hau gauzatzeko. Honela banatzen dira funtsak: 743.285 euro Ekobulebarrerako, 50.000 euro Araba Etorbidea eta Foruen Plaza arteko bidegorrirako eta 200.000 euro Santa Teresako igogailuetarako.

Europako funtsak lortu dituen 5 udalerrietako bat da Arrasate, Getxorekin, Hernanirekin, Eibarrekin eta Donostiarekin batera.

Maria Ubarretxenak nabarmendu du albiste “ezin hobea” dela udalerriarentzat: “Arrasaten azken urteotan egiten ari garen tokiko berroneratze eta mugikortasun politika aktiboen aldeko bultzada da. Arrasatek proiektua dauka eta Europak baliozkotu egin du. Arrasate jasangarriagoa, berdeagoa eta klima-erronkari erantzuten diona eratzen jarraitzen dugu”.

Udala Hiriko Garraioaren Behe Emisio Guneak eta Eraldaketa Digital eta Iraunkorra ezartzeko Udalerriei Laguntzeko Programaren deialdi honetara irailean aurkeztu zen, Europako Batzordearen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.