Arrasateko Udaltzaingoak 1.177 esku hartze egin ditu 2021eko hirugarren hiruhilekoan

2021/10/20
Card image cap
926 esku hartze orokor eta 251 esku hartze Covid-19aren pandemiarekin lotuta.

Arrasateko Udaltzaingoak, 2021eko hirugarren hiruhilekoan, 1.177 esku hartze egin ditu guztira: 926 esku hartze orokor (314 irailean, 527 abuztuan eta 542 uztailean) eta 251 esku hartze Covid-19aren pandemiarekin lotuta.

Esku hartzeen modalitateei erreparatuz gero (administraziokoak, ingurumenekoak edo segurtasunekoak), 595 esku hartze daude administrazio eremuarekin lotuta daude, hala nola animaliak, zaratak, alarmak edo dokumentuak edo objektuak galtzea. Hilabeteei erreparatuz, arlo horretan esku hartze gehien gertatu da irailean (150), eta, horren atzetik abuztuan (148) eta uztailean (147).

Beste 164 esku hartzeak segurtasunekoak izan dira, eta kasu horretan liskarrak, ebasketak, abisu faltsuak edo kalte materialak izan dira nagusi. Azken hori izan da aurreko hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena izan duena, 15 izatetik 28 izatera igaro baita. Hileko datuari dagokionez, irailean geratu da esku hartze gehien (67), haren atzetik abuztuan (51) eta uztailean (46).

Trafikoari dagokionez, Udaltzaingoak 103 esku hartze egin ditu guztira, trafikoari laguntzearekin (49) eta istripuekin (30) lotutakoak nabarmenduz. Ez da hildakorik izan eta gehienak arin zauritu dira edo ez dira zauritu. Ez da oinezko harrapaketarik izan.

Ingurumenaren alorrean 64 esku-hartze egin dira, hala nola zuhaitz erortzeak, suteak, produktu kimikoen erabilera, luiziak... 18 irailean, eta 23 hilean abuztuan eta uztailean.

Pandemiarekin zerikusirik ez duten 926 esku hartzeetatik 66 denuntzia bideratu dira. Gehienak ondare ebazpenak edo ebazpen sozio-ekonomikoak izan dira (60): 16 ebasketa, 36 kalteak jabetza publikoan edo pribatuan (fatxadak, leihoak, auto ispiluak…) eta 8 iruzurragatik. Alkohola eta drogak kontsumituz gidatzeagatik 4 arau hauste erregistratu dira.

Aldi horretan 14 pertsona atxilotu dituzte (5 irailean, 5 abuztuan eta 4 uztailean). Arrazoi nagusiak: lapurretak, drogarekin eta alkoholarekin lotutako ezbeharrak eta erasoak.

Gainera, Udaltzaingoak beste esku hartze mota batzuk ere egin ditu, hala nola betebehar judizialak, herritarrari laguntzeko ekintzak, hala nola piboteen, informazioaren eta kexen kudeaketa, edo Ertzaintzarekin lankidetzan egindakoak, azken horiek (22), edo Osakidetzarekin kolaborazioan gauzatutakoak (6).

Udaltzaingoak nabarmendu du Arrasateko segurtasunaren bilakaera positiboa dela: “Delituek beheranzko joera dute, baina ezin gara erlaxatu, eta gure lehentasuna da eboluzioak joera horretan jarraitzea. Ia delitu guztiek egin dute behera, baina, adibidez, iruzurrek gora egin dute, batez ere sarean egiten direnak. Ia bikoiztu egin dira. Lan egiten dugu sentsibilizazioan, tramiteen azkartasunean eta aholkularitzan, Ertzaintzaren unitate digitaleko lankideekin batera.

Pandemia atzean utzi ahala, protokoloak unean uneko egoerara egokitzen joan dira: “mugikortasun askatasuna lasaitzen joan den heinean, gure jarduna behar berrietara egokitu da: trafikoa, udal sailei emandako laguntza… Herritarrei eskerrak eman gura dizkiegu pandemian izan duten jarreragatik, eta animatu gura ditugu lankidetzan laguntzen jarraitzeko, ezinbestekoa baita Arrasate hobea eraikitzen jarraitzeko”.

COVID-19aren pandemia

COVID-19ak eragindako osasun egoera pandemikoak hobera egin ahala, lotutako esku hartzeak nabarmen murrizten ari dira. Guztira 251 egin dira uztailetik irailera bitartean, aurreko hiruhilekoan egindako 341 esku hartzeekin alderatuta.

Gehienak (181) egoera pandemikoa kontrolatzeko egin beharreko lanak izan dira. Horrekin batera, Covid-19arekin (9) lotutako kexen gaineko esku hartzeak ere nagusitu dira, eta lan batzuk egin dira herritarren zalantzak argitzeko.