Arrasateko Udaltzaingoak konfiskatu ditu: 81 kokaina dosi, 27 haxix pastilla eta 895 euro eskudirutan

2023/02/03
Card image cap
Arrasateko udaltzainek 81 kokaina dosi, 27 haxix pastilla eta 895 euro atzeman zituzten atzo arratsaldean, otsailaren 2an, Garibai etorbidean, Iturbide egoitzaren parean.

Bi gizonezkoren artean drogekin zerikusia zuen hartu-emana atzemanda egin zuten. Bi gizonezkoak identifikatu eta horietako bat atxilotu egin zuten, gertakariengatik osasun publikoaren aurka ustezko delitu bat egotzita. Atxilotua Ertzaintzaren esku geratu da. Udaltzaingoak Ertzaintzak eskainitako laguntza eta lankidetza eskertu du.