ArrasateLan, Arrasateko langabeak laneratzen laguntzeko plan pertsonalizatua abian da

2018/02/09
Otsailaren 15ean, goizeko 10:30etan Kulturateko Areto Nagusian programa azaltzeko informazio saio ireki bat antolatu du Udalak.

Arrasateko Udala, Alecopekin elkarlanean, enplegu plan berri bat abian jarri du, Arrasateko langabeei zuzendua, ArrasateLan izenekoa.  Planaren berezitasuna da pertsonaz pertsona egokitutako ibilbideak  garatuko direla, bakoitzaren beharren arabera. 

ArrasateLan programaren berri emateko informazio saio ireki bat antolatu du Udalak, otsailaren 15ean Kulturateko Areto Nagusian, goizeko 10:30etan.  Bertan, informazioa jaso eta izena emateko aukera emango zaie bertaratuei. 

Honen bitartez saio horretara joateko gonbitea luzatzen zaie herriko langabe guztiei.

Hemen informazio gehigarria.