Arrasaten TAO sistema herritarrekin zehazten
Urtarriletik martxora bitarte TAO proiektua herritarrei aurkezteko eta herritarren ekarpenak jasotzeko prozesua jarri zen martxan. Horretan, jasotako 400 eskaera/ekarpenak sailkatu ziren gaiaren arabera eta ausaz hautatutako herritarren lan mahai batek horiek landu, eta TAO proposamena egokitzeko proposamenak landu zituen. Udalak, proposamen horiek aztertu ditu martxoa eta ekaina bitarte, eta erabaki berri du TAO proiektu zirriborroaren egokitzapena.
BATZARRAREN HELBURUA: interesa duten herritarrei zuzenean azaltzea hasieran mahai gaineratutako TAO proiektu zirriborroa nola egokitu den herritarrengandik jasotako ekarpen eta eskaeren arabera.
COVID 19 egoera dela eta, batzarra honelako protokoloaren arabera izango dira:
-Udaletxeko sarreran, eskuetarako desinfektantea izango da, eta derrigorrezkoa izango da ematea.
-Pertsona bakoitzak bere muxukoa edo maskarilla eraman behar du. Aretoan segurtasun distantziak mantenduko dira.
-Ordu erdiko aurkezpen txandak egingo dira, horrela talde bakoitzak denbora horretan egon ahal izango du proiektua ezagutzen. Hitzordu zehatzak honakoak dira: 18etan, 18:30etan, 19etan eta 19:30etan.
-Bilera bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du, eta eskema hau izango du:
LAN GAIAK:
- Urtarriletik hona gertatutako prozesuaren kokapena
- TAO proiektu zirriborroari egindako ekarpenak/esakerak gai blokeen arabera.
- Gai blokeak TAO proiektuan txertatzeko herritarren lan mahaiak egindako proposamenak.
- Hirigintza eta mugikortasun batzordearen lanketa eta erabakiak, ondorioz, TAO proiektua berrituta.
- Partaideen balorazioak.
- OTA proiektua martxan jarri bitarteko urratsak.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04