Arrasateko natura bideak proiektuak dagoeneko bere fruituak ematen hasia da

2018/06/22
Arrasateko mendi eta auzo bideak balorean jartzeko proiektua abian jarri zen 2017ko udaberrian

Udaleko Toki Garapen saila eta Ingurumen saila buru-belarri ibili dira proiektu hau garatzen azken hilabete hauetan. Dagoeneko, proiektuak bere fruituak ematen hasia da, eta lan guztiak bukatuta egon ez arren, Arrasateko natura bideak egitasmoa kaleratu da.

Egindako lana:

  • Auzo eta mendi bideen azterketa eta lanketa.
  • 2 PR berri sortu dira, Besaide Mendizale Elkartearen laguntzarekin:
    • PR Gi 205 – Anporretako bira, burdinaren bidea.
    • PR Gi 206 – Murugain, dragoiaren bidetik.
    • Arrasateko mendi eta auzoetako ibilbideak balorean jarri:
      • Homologatutako bideak
        • GR 121 Gipuzkoako bira
        • PR-Gi 91 Erregebidea-Bedoña
        • PR-Gi 96 Udala-Besaide
        • PR-Gi 106 Arrasate-Arantzazu. Erromesbidea
        • Pr-Gi 205 Anporretako bira, burdinaren bidea
        • PR-Gi 206 Murugain, dragoiaren bidetik
        • SL-Gi 42 Kurtzetxikiko bira
  • Udalatxeko igoerak
    • Udalatx Besaidetik
    • Udalatx Udalatik
    • Udalatx Kanpanzartik
    • Udalatxeko bira (jarraitu beharreko ikurra *triangelu urdina* da).

 

  • Auzoetako bideak (jarraitu beharreko ikurra *dragoiaren marka more iluna* da).
    • HB Herrigunea-Bedoña
    • HU Herrigunea-Udala
    • HM Herrigunea-Meatzerreka
    • HGG Herrigunea-Garagartza-Gesalibar
    • Arrasateko bira (jarraitu beharreko ikurra *dragoiaren oinatza more argia* da).
  • Beste batzuk
    • Arrasate-Elorrio. Erregebidea

 

Sortu den materiala – Informazioa – Webguneko edukia

Lan guzti honen ondorioz sortu da ondorengo material eta informazioa:

  • Osasun eta kirol guneetan jartzeko panelak ibilbideen informazio praktikoarekin. Bertan adierazten da, besteak beste, zein kirol praktikatu daitekeen ibilbide bakoitzean.
  • Mapak paperean: Arrasateko natura bideen ibilbide guztiak + Interes puntuak, etxe guztietara banatuko direnak eta erkidegoko turismo bulegoetan eskuragarri egongo direnak.
  • Udalatxeko igoera mapa paperean: 3 ibilbide + Udalatxeko bira + PR Gi 96 Udala-Besaide + informazio geologikoa
  • Internet: udal webgunean
    • Ibilbideak guztientzako mapa orokor bat, interes puntuekin eta zerbitzuekin
    • Ibilbide bakoitzarentzako:
      • Mapa interes puntuekin eta zerbitzuekin
      • Perfila
      • MIDEa
      • Fitxa teknikoa
      • Trakak Wikilocen
      • Bideoa

Bideetan bertan: pintura markak, poste eta seinaleak eta balizak seinaleztatuko dituzte jarraitu beharreko bideak.

Egiteko gelditzen diren lanak dira: PR Gi-205 eta PR Gi-206 panel informatiboak jartzea irteera puntuetan eta PR Gi-206 bideko seinaleztapen bertikala jartzea. Eta pendiente dago ere, web gunean gaztelerazko bertsioa sartzea.