Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan
Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu zena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda.
Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Arrasate da ,orain,galeria ibiltari honen geltokia.
Artestura Feministak zabalik egongo da Emakume Txokoan ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era, ostiral arratsaldeetan izan ezik) datorren azaroaren 15era arte.
Egun horretatik aurrera, Ondarroara joango da eta han amaituko du Sareak antolatutako ibilbidea.
Zatoz Emakume Txokora eta disfrutatu Artestura feministak erakusketaz!
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Uda honetan, asteburu guztietan bisita gidatuak eta mendiko ibilbideak Arrasate ezagutzeko 2022/06/29
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22
- Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean 2022/06/10
- Uda iritsi da Arrasatera 2022/06/02
Emakume txokoa
- Emakume Txokoak baliabide ugari prestatu du San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko 2022/06/17
- Miren Agur Meabe idazlea maiatzaren 12an Emakume Txokoaren ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioan 2022/05/05
- Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argiztatzeko ‘Lumineszenteak’ erakusketa antolatu du Udalak apirilaren 28tik maiatzaren 13ra Kulturaten 2022/04/21
- Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka larunbatean, martxoak 26, Seber Altube Plazan 2022/03/23
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11