Asfaltatze lanen bigarren fasea hasiko da Arteagara doan bidean
2026/02/10
Lehen faseko asfaltatze lanak amaitu ostean, Udalak asfaltatze-planaren bigarren faseari ekingo dio datozen egunetan.
Eguraldiak laguntzen badu, asteazkenean hasiko dira lanak Arteagara doan bidean. Obrak iraun bitartean, bidea itxita egongo da.
Bide alternatiboa behin behinean egokitutako pistatik

Lanak behar bezala gauzatzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Udalak bide alternatiboa egokitu du. Seinaleztapena jarriko da: “Bidea itxita” kartela bide arruntaren beheko aldean kokatuko da, eta Arteaga-ra joateko bide alternatiboan ere beharrezko seinaleak ipiniko dira. Bide hau Adifek egindako pista da, eta behin behinean egokitu du Udalak Arteagara joateko aukera eskaintzeko.
Aurreikuspenen arabera, eta eguraldiak laguntzen badu, lanek 10 egun inguru iraungo dute. Izan ere, euriarekin, lanak eten egin behar izaten dira.
Fase hau amaitutakoan, asfaltatze-planeko hurrengo lanekin jarraituko da: Aragoa kalea.
Udalak eskertzen du herritarren ulermena eta lankidetza, eta gogorarazten du eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen lanean ari direla.

