Udalak eguazten honetan, otsailak 24, hasiko ditu Zalduspeko behin-behineko bus geltokia eraikitzeko lanak

2021/02/23
Eguazten honetan, otsailak 24, hasiko ditu Zalduspeko behin-behineko bus geltokia eraikitzeko lanak

Arrasateko Udala eguazten honetan, otsailak 24, hasiko da Zalduspeko behin-behineko bus geltokia eraikitzen. Esparru berriak behin-behineko bus geltokia izango du aurrealdean, eta atzeko aldean parking bat egokituko da gaur egungo aparkaleku plazak bermatzeko. Lanek hilabete bi inguru iraungo dute.

Esparru berria atondu bitartean, Zalduspe inguruko aparkalekua ez da erabilgarri egongo. Horren aurrean, udalak behin-behineko aparkalekua gaituko du alboko industrialdean erabiltzaileentzat. Seinaleztapen berezia ezarriko da, eta guztira 65 aparkaleku inguru egongo dira bertan.

Argazkia: Goiena