Arrasateko Udalak astelehenean, uztailak 6, irekiko du Santa Barbarako ur parkea
Astelehen honetan, uztailak 6, zabalduko da Arrasateko ur parke berria, 75 haurreko gehienezko edukierarekin. Sorosle bat egongo da segurtasun neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Kartel bat egongo da bertan edukiera kopurua eta beharrezko informazioa agertuko dituena.
Ordutegia: goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.
Guztira 21 ur joko ditu parkeak, adin guztietarako diseinatu direnak. Pultsadore baten bitartez pizten dira, erabiltzen direnean bakarrik aktibatzeko eta urik ez xahutzeko. Gainera, joko eremuko zoladura prestatuta dago irristadak edo erorketak saihesteko. Parkera sartzea doakoa da, beste haur parkeen antzera.
Parkeak, ur jokoez gain, berdeguneak eta hiri altzariak ditu, familiarentzako eta aisialdirako toki eroso bat eratzeko helburuarekin. Otorduak egiteko, mahai gune bat eta eserlekuak daude.
Ur parkea biztanle guztientzat irisgarria izan dadin, gurpil aulkidun erabiltzaileak parkera sartu daitezen, 2 m-ko zabalera duten bideak egin dira. Ur jokoen gunea eta hiri altzariak ere egokituta daude dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Uztailaren 18an Txakolin eguna antolatu da Arrasaten, baserritarren azoka bereziaren barruan 2020/07/15
- Arrasate ezagutzeko eta bertako turismoa sustatzeko, Arrasateko Udalak bisita gidatuak eskainiko ditu Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean 2020/06/17
- Detox xaboi ikastaroa zapatuan, otsailak 15, Baserritarren Azokan 2020/02/11