Ate irekiak egingo dira Musakolako kiroldegian irailaren 12, 13 eta 14an

2017/09/08
Card image cap
Urtero moduan, Arrasateko Kirol Sailak denboraldian zehar herriko kirol instalakuntzetan egingo diren ekintzak probatzeko aukera eman nahi die herritarrei. Hauetan parte hartzeko egin behar den gauza bakarra Musakolako kiroldegira deitu (943 25 20 30) edo bertatik pasa eta izena ematea da

Kurtso berri bat hastera doa eta beste behin Arrasateko Kirol Zerbitzuak ekintzen eskaintza zabala prestatu du: aretoko jarduera lasaiak (K-stretch, Pilates, Aero-pilates, BodyBalance…) eta baita aktiboak ere (Strong, Zunba, Spining, BodyPump…), igerilekuko jardueretaz ahaztu gabe noski. Hauek guztiak probatzeko aukera izango dute herritarrek datorren asteko astearte, asteazken eta ostegunean, hau da irailaren 12, 13 eta 14an. Izan ere, Ate Irekien jardunaldiak egingo dira  Musakolako kiroldegian egun hauetan zehar.

Ekintza ezberdinak probatzera animatu nahi duen orok 943 25 20 30 telefonora deitu edota Musakolako kiroldegiko harreratik pasa eta izena ematea besterik ez du egin behar. Goizeko 06:30etan hasi eta gaueko 19:30ak bitartean ekintza ezberdinak burutzeko aukera edukiko dute, probatu eta gustuko izanez gero, gerora urtean zeharreko kurtsoetan apuntatzeko.

Honako hauek izango dira ekintzen aukerak:                          

  • Irailak 12, asteartea: K-stretch, Hipopresiboak, Pilates hastapena, Aero Pilates hastapena, Body Balance, Strong, Spining, Body Pump, Krosfit eta Aquagym.
  • Irailak 13, asteazkena: K-stretch, Hipopresiboak, Pilates hastapena, Yoga, Zunba, Zunba Step, Spining, Spining Gazteak eta Aquagym.
  • Irailak 14, osteguna: K-stretch, Hipopresiboak, Body Balance, Strong, Spining, Body Pump, Krosfit, Aero Pilates Gazteak eta Aquagym.

          
Informazio gehiago behar izanez gero, Musakolako kiroldegiko harreran edota 943 25 20 30 telefonoan aurkituko duzue.

Apuntatu!!