Ate irekiak Ludoteketan
Martxoaren 30ean, eguenean ekintza bereziak egongo dira 3-12 urte arteko haurrentzat.
Ate irekiak egingo dituzte martxoaren 30ean Ludoteketan, eta egitarau eta ekintza bereziak antolatu dira horretarako.
Usaetxeko ludoteka: KORRIKA 20 jaialdia egingo dute. Korrikaren hasiera eguna denez, zuzenean hasiera ikusi eta KORRIKAren inguruko jaialditxoa egingo da hainbat ekintzarekin.
Santamainako ludotekan: Pakistaneko jakiak prestatuko dituzte guztien artean.
Okendoko ludoteka: Ibilalditxoa egingo dute. Ludotekatik hasi, Monterronera eta handik San Kristobal inguruak bisitatuko dituzte. Euria egin ezkero, sukaldaritzako saioa egingo dute ludotekan bertan.
Albiste erlazionatuak
Gazteria
Ludoteka
- Arrasateko Ludotekak eta Gaztetxokoak aste honetan zabalduko dira 2021/09/13
- AURTEN ERE NEGUKO EKINTZA BEREZIEKIN GATOZ! 2020/12/10
- Udaberriko oporrak gaztegunean eta ludotekan 2019/04/11
- Irteera Lekeitiora 2019/04/02