Udal Euskategiak ate irekiak antolatu ditu ekainaren 8tik 10era, Kulturolako espazio berria ezagutzeko

2022/06/01
Gogorarazi dute ere ekainean eta uztailean aurrematrikula egiten duten ikasleek % 10eko deskontua izango dutela, ezarritako tarifen gainean.

Udal Euskaltegiak ospakizun bikoitza du 2022an: batetik, 40 urte beteko ditu Euskaltegia martxan dela, eta, bestetik, datorren ikasturtea kokaleku berrian hasiko du, Kulturolan.

Testuinguru horretan, ate irekiak antolatu ditu ekainaren 8, 9 eta 10ean, gura duenak euskaltegia ezagutu dezan eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen berri jakiteko. Ez da aurrez izena eman behar eta ordutegia honako hau da: 10:00-12:30 eta 16:00-20:00.

Gogorarazi dute ere ekainean eta uztailean aurrematrikula egiten duten ikasleek %10eko deskontua izango dutela, ezarritako tarifen gainean.

Euskaltegitik herritarrak animatu dituzte eraikina ezagutzera bertaratu daitezen eta, euskara ikasi gura izanez gero, aurrematrikula egin dezaten.