Atzerritartasunari buruzko bigarren saioa: “Derechos de las Trabajadoras del Hogar”

2025/11/03
Card image cap
Arrasateko Udalak antolatuta, “Atzerritartasunaren inguruan berbetan” programaren baitako bigarren saioa egingo da asteazkenean.

Arrasateko Udalak antolatuta, “Atzerritartasunaren inguruan berbetan” programaren baitako bigarren saioa egingo da asteazkenean. Lehenengo saioak izan zuen harrera onaren ostean, oraingoan etxeko eta zaintzako langileen eskubideei erreparatuko zaie, bereziki atzerritar jatorriko emakumeen lan eskubideei.

Derechos de las Trabajadoras del Hogar” izeneko saioa azaroaren 5ean, 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi Aretoan izango da. Hitzaldia SOS Arrazakeriako kideek, Oreretako Etxeko Langileentzako Aholkularitza Zerbitzuko esperientziatik abiatuta, eskainiko dute.

Saioa doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago.