Atzerritartasunari buruzko hirugarren saioa

2025/11/26
Card image cap
“De extranjeras a ciudadanas: el camino hacia la nacionalidad”

Arrasateko Udalak antolatuta, “Atzerritartasunaren inguruan berbetan” programaren baitako hirugarren saioa egingo da datorren asteko ostegunean, abenduak 4. Lehen bi saioek izan zuten harrera onaren ostean, oraingoan nazionalitatea eskuratzeko egin beharreko ibilbideari helduko zaio. “Atzerritartasunari buruz hizketan” zikloaren azken saioa izango da hau.

De extranjeras a ciudadanas: el camino hacia la nacionalidad” izeneko saioa abenduaren 4an, 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi Aretoan izango da. Hitzaldia SOS Arrazakeria Gipuzkoako June Dávila aholkulari juridikoak emango du.

Saioa doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago.