Atzerritartasunari buruzko hitzaldia

2022/10/11
Card image cap
Urriaren 18an, Kulturateko areto nagusian egingo da, 18:00etatik aurrera

Arrasateko Udalak, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal zerbitzuarekin (BILTZEN) batera, atzerritartasunari buruzko informazio saio bat eskainiko du urriaren 18an, alor horretako zalantzak argitzen laguntzeko, batez ere Arrasaten bizi diren atzerritar jatorriko kolektiboari dagokionez. Kulturateko areto nagusian egingo da, 18:00etatik aurrera.

Gai honetan interesa duten pertsonentzat zabalik egongo da saioa. Hitzaldirako izen-ematea zabalik dago hemen: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/ Informazio gehiago 943 25 20 07 telefonora deituz.

Saio honen helburua herritarrei beharrezko informazioa lortzen laguntzea da, eskubideak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzea galaraz dezaketen oztopoak kentzeko. Saioak atzerritarrei zein atzerritarrekin familia edo lan-harremanak dituztenei zuzenduta daude.

Hitzaldia Eusko Jaurlaritzako Atzerritartasun arloko Laguntza Juridikoko Zerbitzuak, Biltzenek, emango du. Informazio praktikoa emango da atzerritarren erregularizazioari eta haien bizitzako hainbat eremutan duten eraginari buruz. Honako gai hauei buruz hitz egingo da: bizileku- eta lan-baimenak, berritzeak, familia-elkartzeak, ikasketengatiko egonaldiak, gizarte- eta lan-errotzeagatiko erregularizazioa, erkidegoko pertsonen eta haien senideen araudia, nazionalitaterako sarbidea, besteak beste. 2022 erregelamenduaren erreformaren berrikuntzak ere azalduko dira.