AUKEA: ume eta gazteentzako udako kanpaina

2009/06/02
Card image cap
AUKEAk uda honetarako prestatu duen kirol eskaintzaren berri eman du.

Udako kanpaina ume eta gazteei zuzenduta dago (5-16 urte tartekoak, jardueraren arabera), eta ekintza berri eta berezi asko biltzen ditu.

Batez ere kanpoan egiten diren ekintzak edota naturarekin zerikusia daukatenak bultzatu nahian, hau da proposamena: Piraguismoa, patinajea, skate, tenisa, padela, multiabentura (BTT, orientazioa, piraguismoa, mendizaletasuna, eskalada), eskalada, arku tiraketa, funky + hip-hop, pilota, multikirola (joko-jolasak, ur jolasak, kirola…), batuka gazte…

Informazio gehiago

Izen ematea musakolako bulegoetan egin behar da (astelehenetik-ostiralera 8:00tik-19:00ra). Izena emateko epea ikastaro bakoitza hasi baino aste bat lehenago bukatuko da.

Informazio gehiago behar izatekotan deitu 943 77 16 77 telefonora edota idatzi aukea@arrasate-mondragon.net" helbidera

Informazio gehiago