Aukeratu dira BAZerako bost langileak

2006/05/25
Card image cap
Aurkeztu ziren 357 pertsonetatik 32 izangai izan dira prozesu osoa (proba teorikoa, euskara, informatikoa eta psikoteknikoak) gainditu izan dutenak. Astelehen honetan izan zuten azken proga, nortasunezkoa. Horietatik 5 izan dira hautatuak Biztanleen Arreta Bulegorako. Gainontzekoak, aldi baterako premiak direnean kontratatzeko lan-poltsa osatuko dute.

Hauek dira bost "informazio eta tramitazio agenteak":

Ane Odriozola (Legazpia)

Iñaki Urionabarrenetxea (Arrasate)

Sandra Toledano (Elgoibar)

Maite Gonzalez (Oñati)

Agustin Gabirondo (Zarautz)

Maisu Arano 2ko behean kokatuko da Biztanleen Arreta Bulegoa, lehenago KUTXAren bulegoak egon ziren lokal berean. Sanjuanak pasa eta gero zabaltzea da asmoa. Aurretik, orain hautatutako pertsonek dagokien prestakuntza berezia jaso beharko dute.