Aukeratu zure botoaren bidez 2022ko Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbidearen Saria

2022/06/06
Card image cap
Aitortza ekitaldi honen bitartez, gala honetan, ekainaren 16an egingo dena, eskerrak eman gura dizkiegu herriko kirolariei, kirol taldeei eta kirolaren alde egiten duten herritarrei

Ekainaren 16an, Arrasateko 2022ko Kirol Onenaren Saria eta Kirol Ibilbidearen Saria emango dira. Bi urtean ez da saririk eman, baina Covid-19aren pandemiaren aurreko ohiturari jarraituz, gala honen bidez eskerrak eman gura dizkiegu herriko kirolariei, kirol taldeei eta kirolaren alde egiten duten arrasatearrei.

Herritarrek beren botoez erabakiko dute zeinek irabazi 2022ko Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbidearen Saria.

Herrian askok merezi dute sari hori, eta arrazoi horregatik, aurten ere, herriko kirola jarraitzen duten hedabideei eskatu zaie Kirolari Onenaren hautagaiak proposatzeko; eta Arrasateko kirol elkarteei eskatu zaie Kirol Ibilbidearen Sariaren hautagaiak proposatzeko.

Hona hemen 2022ko hautagaiak:

Kirolari Onenaren Saria:

  • ANDER MURUA: txapelduna euskal pilotako munduko txapelketan, 23 urtez azpikoen mailan, eskuz binakako modalitatean, Manex Balerdi antzuolarrarekin batera.
  • MARIA JOSE GIL: 81 urterekin Espainiako 400 metroko errekorra ondu zuen Euskadiko master txapelketan, Donostian, 2022ko urtarrilaren 8an.
  • MIREN APRAIZ: distantzia motzeko Euskadiko duatloi txapelduna izan da.
  • OINTXEKO MONDRAGON UNIBERTSITATEKO NESKEN SENIOR TALDEA: lehen mailan dira Ointxeko MU nesken senior taldeak finala irabazita Iturripeko kantxan.
  • YAMAN “DIAMANTE” MJAHED: parte hartzen dabil MMAko borrokaldi garrantzitsuetan. Dagoeneko WOW5 eta WOW5 jaialdietan hartu du parte, eta biak irabazi ditu.
  • MIKEL AIZPURUA ETA IGOR GORDOBIL: Mikel, jokalari, eta Igorm entrenatzaile, 2. RFEF mailara igo dira Beasain Kirol Elkartearekin.
  • MONDRATE: maila nazionalera igo berri den senior taldeak denboraldi bikaina egin du, eta jardunaldi baten faltan eskura du play-off-eko sailkapena.
  • MALEN RUIZ DE AZUA: zilarrezko domina lortu zuen Europako Atletismo Txapelketan 2021eko maiatzean.

Kirol Ibilbidearen Saria

  • MARIANO ARRIETA (hil osteko titulu moduan) eta JOXE ANTONIO ARANBURUZABALA (hil osteko titulu moduan): Mariano Arrieta, Arrasate Eskubaloi Klubeko presidentea eta bazkide babeslea 1994tik 2010era arte. Beti buru-belarri ibili zen eskubaloiaren alde. Joxe Antonio Aranburuzabala Arrasate Eskubaloi Klubeko lehen presidentea izan zen. 15 urte eman zituen karguan eta sekulako bultzada eman zion Arrasateko eskubaloiari.
  • KARMELO BERGARETXE: Urteetan Besaide Mendizale Elkarteko zuzendaritzan izandakoa. Beti saiatu da mendizaletasuna aurkezten haren dimentsio guztietan.
  • JON BASURKO: erabat lotuta Arrasateko saskibaloiaren sorrerari. Arrasaten lehen saskibaloi entrenatzailea izan zen; lehen partidu ofiziala jokatu zuen 1968an. Harrez gero, lanean jarraitu du Arrasaten saskibaloiaren alde.
  • MARIA JOSE GIL: 1993an lasterketetan parte hartzen hasi zen eta geroztik ez dio korrika egiteari utzi. 81 urteko atleta beteranoak sekulako espiritua du bere burua hobetzeko. Urte hauetan guztietan ezin konta ahala garaikur, domina eta errekor lortu du. Gaurko egunean ere lehiatzen jarraitzen du.

 

Botoa eman daiteke web orrialdean ekainaren 15era arte.