Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruzko informazio-saio berriak egingo dira abenduan

2026/11/13
Aurreko saioak izandako harrera ona ikusita eta izena eman arren parte hartzeko aukerarik izan ez zuten pertsona batzuk geratu zirenez, Arrasateko Udalak aurretiazko borondateen dokumentuari (ABD) buruzko informazio-saio berriak antolatu ditu abendurako.
Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruzko informazio-saio berriak egingo dira abenduan

Dokumentu horren bidez, pertsona bakoitzak bere osasun-arretari buruzko nahiak eta jarraibideak idatziz jaso ditzake, etorkizunean bere kabuz adierazteko gai ez den egoera baterako.

Saioak Kulturaten (Loramendi) egingo dira, abenduaren 1 eta 15ean, goizeko 9etatik 11etara. 

Parte hartzeko, Arrasateko osasun-zentroan eman beharko da izena.