Aurten ere bagoaz, Eskolara oinez.
2026/09/22
Urtero moduan, irailaren 16an hasi eta 22 arte iraun du mugikortasun astearen barruan antolatzen den Eskolara oinez ekimenak. Azken urteetako joerari jarraituz, aurten ere parte hartzea handia izan da, 45-50 ikasle inguruk eman baitute izena.
Aurtengo nobedadea izan da ibilbide bat gehitu dela, Musakolako eskolaraino iristeko. Euskal Herria plazan elkartu eta elkarrekin egin dute bidea Musakolako eskolaraino. Erdigunetik, 35 ikasle inguruko taldea osatu da eta Monterronetik zehar bidegorria hartu eta Erguineko eskolaraino egin dute bidea elkarrekin. Hirugarren taldetxoa San Andres auzoko Kurtze txiki plazatik abiatu da.
Beste behin konprobatu dugu zein atsegina eta aberatsa den, denok elkarrekin, bide hau egitea, bideaz eta lagunen konpainiaz disfrutatuz. Beste behin saiatu gara gure aletxoa jartzen egun hauetan autoa gutxiago erabili eta gure herria eta planeta apur bat jasangarriago eta garbiago bihurtzeko ahaleginean. Eta bukatzeko, beste behin animatu nahi zaituztegu bide horretan jarraitzera eta ikasturtean zehar ere animatu zaiteztela lagunekin elkartu eta eskolara oinez joaten.
Mila esker parte hartzaile eta laguntzaile guztiei, eskolara oinez ikusiko dugu elkar.