Aurten ere munduko akordeoi hiriburu bilakatuko da Arrasate

2015/11/27
Gaur aurkeztu dituzte Arrasateko Akordeoi Lehiaketak Iñigo Aizpioleak, Hauspoz Euskal Herriko akordeoi elkarteako idazkariak eta Maria Ubarretxenak, Arrasateko alkateak

1975en, Gipuzkoako Akordeoi Konfederakundeak (orain HAUSPOZ dena) lehen lehiaketa antolatu zuen; 1988tik aurrera burutzen dira Arrasaten eta 1992an sortu zen Arrasate Hiria nazioarteko lehiaketa.

Arrasate abenduaren lehen egunetan, aurten 4tik 6ra, munduko akordeoi hiriburu bilakatuko da, eta gonbite berezia egiten diegu bai arrasatearrei zein kanpotarrei abenduaren 6an Udaletxeko harrera ekitaldira eta Amaia antzokiko lehiaketen klausura galara gertura daitezen.

Aurten ere 3 lehiaketa mota egongo dira, "Arrasate Hiria" Nazioarteko goi mailakoa, "Gipuzkoa lehiaketa" estatu mailakoa eta "Gipuzkoa jaialdia" sustapen izaera daukana.

Eskertzekoa da SUDC elkarteak egiten duen lana, haiek arduratuko bai dira parte hartzaileen bazkari eta afariez, lehiaketek dirauten bitartean.

Programazio osoa eta informazio zabalagoa HAUSPOZen web orrian eskuragarri duzue.