Aurten ere pintura ikastaroa eskainiko da Kulturaten

2023/09/18
Card image cap
Izen ematea irailaren 18tik 20ra egongo da zabalik eta matrikula Kulturateko pintura gelan bertan egin ahal izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Irailarekin batera heldu da 2023/24 ikasturte berria, eta ikastaro eta tailerretanizena emateko garaia ere bai.

Horren harira, aurten ere pintura ikastaroa eskainiko da, haur zein helduentzat, Kulturaten, eta izen ematea gaur, irailak 18, zabaldu da, 20ra bitarte (azken hori barne). Matrikula Kulturateko pintura gelan bertan egin daiteke (sarbidea Seber Altube plazatik),  17:00etatik 19:00etara.

Ikastaroa, halaber, irailaren 25ean hasiko da eta ekainera arte iraungo du, eta ohi bezala, Amaia Bengoak zuzenduko du (Arte Ederretan lizentziaduna). Taldeak, halaber, gehienez ere 20 pertsonakoak izango dira.

Ikastaroaren prezioak:

  • Helduak 183 € (3 ordu astean, irailetik ekainera)
  • Haurrak (gutxienez 7 urte):
    • 5 € (1,5 ordu astean, irailetik ekainera)
    • 122 € (2 ordu zapatuetan)

Astelehenetik egubakoitzera arte eskainiko diren saioak 17:00etatik 20:00etara bitartean izango dira, eta zapatuetakoak, aldiz, 10:00-12:00 bitartean.

Informazio gehiagorako, jo Kulturatera edo deitu 943 25 20 37 telefonora.