Aurten hasiko dira Erguineneko igogailuetako lanak
2019/02/26
Proeiktuak auzotarren irisgarritasun sistema hobetzea du helburu
Mugikortasun Planak Erguinen igogailuak jartzea planteatu zuen, eta Aurrekontu Parte-hartzaileetan ere egitasmo honek boto ugari jaso zituen. Udalak prozesu administratiboa abian du, eta Asmatu Ingenieria proiektu teknikoa idazten ari da.
Behin proiektua idatzita, obren exekuzioa esleituko da, eta obrak aurten hastea aurreikusten da.
2019an hastekoak diren obrak lehen igogailuarenak dira, hau da, Uribarri etorbidea eta Uriburu kalea elkartzeko igogailuarenak.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04