Aurtengo Sanjuanetako kartel irabazlea

2015/05/26
Gaur goizean aukeratu du kartel lehiaketako epaimahaiak zein izango den aurtengo Sanjuanak iragarriko dituen kartela. Helena Azkarragaurizarrena da kartela
Aurtengo Sanjuanetako kartel irabazlea

Hogeita zortzi kartel izan dira lehiaketaren azken fasera heldu direnak eta aurtengo festak haietarik nork iragarriko dituen erabakitzeko ardura izan du gaur epaimahaiak. Kartelei begi ezberdinekin begiratzen zieten bost emakumek osotu dute epaimahaia eta, azkenean, “dragoi festazale eta originalaren” alde egin dute. Helena Azkarragaurizar arrasatearra da kartelaren egilea. Zorionak!