Azaroaren 11ko greba, gutxieneko zerbitzuak
2026/11/10
Azaroaren 11rako deitutako greba dela eta, Arrasateko Udalaren eremuan gutxieneko zerbitzu hauek mantenduko dira:
-
Udal hilerria: lur emate eta/edo errauste zerbitzua mantenduko da.
-
Ur zerbitzua: ur lantaldeko ofizial batek gutxieneko zerbitzua emango du, 7:15etik 14:35era.
-
Obretako eta uretako lantaldeak: lanaldia amaitu ondoren, guardia zerbitzua mantenduko da.
-
Hiri garraioa: Avanza Urbanos de Euskadi SL enpresak lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30aren baliokideak diren zerbitzuak eta maiztasunak mantenduko ditu.
Arrasateko Hiribuseko ordutegiak
Azaroaren 11n, honako irteera hauek egingo dira gutxieneko zerbitzu gisa:
-
1. linea: 08:35, 10:35, 12:35, 14:35, 16:35, 18:35, 19:35 eta 20:35.
-
2. linea: 08:15, 10:15, 12:15, 14:15, 16:15, 18:15, 19:15 eta 20:15.