Azoka plazan betegabe dauden saltokiak adjudikatzeko lehiaketa aginduko duen baldintza agiria onartu du Udalak

2010/10/28
Card image cap
Saltoki finko nahiz bereziez gain, aukera izango da irabazi asmorik gabeko erakundeentzat

Arrasateko Udalak lehiaketa publikoa deitu du administrazio kontzesioak emateko; horien bidez, baimena emango die kontzesiodunei hauek erabili eta ustiatzeko:

  • Saltoki finkoak.
  • Saltoki bereziak.
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeentzako saltokiak.
  • Esne  batu berria saltzeko makinarako saltokia.

 

Saltoki finkoendako astelehenetik zapatura arte (biak barne) eta saltoki bereziendako, batetik, eguaztenean eta egubakoitzean, bestetik, astelehenetik zapatura arte (biak barne), eta azkenik, irabazi asmorik gabeko erakundeendako, banakako egunetan.

 

Ikus baldintza agiria